XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5.1.- ERREAKZIOAK DISOLUZIOTAN.

Zinetika kimikoak duen alderik garrantzitsuena hauxe dugu, zeren erreakzioak gehien bat disoluziotan gertatzen baitira.

Nahiz eta gas-fasean erreakzio gutxiago izan, teoria zehazteko egokiak direnez, hauek ikasi ditugu lehendabizi.

Orain, disolbatzaileak erreakzioaren berezitasunak aldatuko dizkigu.

Hala ere, badituzte bi erreakzio-mota hauek beraien artean antz batzuk: - Disoluziotan ere lehen, bigarren eta hirugarren mailako erreakzioak ditugu.

- Beren ikerketa egiteko gas-fasean erabili ditugun bide berdinak jarraitu behar ditugu.

- Berriz ere kontzentratutako prozesuak aurkituko ditugu kasu honetan.

- Kasu honetan ere katen erreakzioak eta egoera geldikorra erabiliko ditugu.

Ikusiak ditugun puntu hauek gehiegi aztertu gabe, disolbatzailearen funtzioa bereziki zehaztuko dugu.

5.2.- DISOLBATZAILEAREN ERAGINA.

Hasiera bezala kasu honetan talka-metodoa egokia ez zaigula adierazi behar dugu, zeren disolbatzailearen molekulak erreaktiboaren molekularekiko proportzio handian ditugunez, talkak gehienbat disolbatzailearen molekulen edo disolbatzaile eta erreaktiboaren molekulen artean izango baititugu.

Talka-metodoa egokia izan dadin, zera gertatzea beharrezkoa jotzen dugu:.